Elkar ezagutu, entzun eta zure lorategia diseinatu eta atonduko dugu!
Kalitatezko lorategi diseinua lortu ahal izateko badakigu ezinbestekoa dela bezeroa entzun eta elkarlanean prestatuko dugun lorategi, terraza edo etxarteak izango duen erabilera zehatza ezagutzea.
Horrez gain, bezeroak gustuko dituen lorategi estiloak, koloreak eta landare espezieak ezagutzea gustatzen zaigu; izan ere, detaile txiki guztiek laguntzen dute proiektua norberarena bilakatzen.



Diseinua da konponbideak lortzeko erreminta…
Sarritan, hanka sartzen dugu: espazioak txikiegiak direlakoan ahaztuta uzten ditugu eta ez ditugu atontzen.
Beste askotan, forma bereziak, orientazio desegokiak edo aparteko zailtasunak dituzten lorategiekin egin dugu topo.
Egoera hauen aurrean … lanari gogor ekiten diogu diseinu perfektua aurkitu arte!
Hain dira onuragarriak landareak!
Gure esperientziak erakutsi digu etxeko txoko txikienak ere –terraza edo balkoiak-, proposamen egokiak landuz, une benetan atseginak eskaini ditzakeela lanegun gogor baten amaieran.
Landareek ez dute zaintza askorik behar, baina trukean eskaintzen digutena asko da: onuragarriak, politak eta esker onekoak dira.
Pare bat aholku jarraituz landareak behar bezala zainduko dituzu eta nork daki? Agian afizio osasuntsu bat garatuko duzu.
Zergatik Akabera Diseinuak?
“Akabera” hitzak gure lanaren xede nagusia laburbiltzen du: bikain gauzatutako lana.
Gure iritziz ondo edo bikain gauzatutako lanaren arteko diferentzia lanari emandako akaberan dago.
Azken detaile horiek lanari zentzua eman eta diseinu bakoitza bakarra eta pertsonala bihurtzen dute.
Jakin badakigu, espazio txikiena ere, diseinu aproposa landuz gero, etxeko txokorik bereziena bilakatu daitekeela.
Izan ere, diseinua ez da soilik koloreen eta gustu onaren konbinazioa; espazioen banaketa aproposa eta elementu begetalen erabilera eta kokapen egokia ere aintzat hartzen dira.


