Hiri-ortu ekologiko bat jarri nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi?
Guk zuretzako hiri-ortu ekologiko polit bat prestatu ondoren, nola zaindu erakutsiko dizugu eta zuk uzta jasoz gozatuko duzu!
Gure iritziz hiri-ortu ekologiko txiki batek familiaren kontsumorako nahikoa barazki eman dezake eta honek, kontserba, lata eta izoztutako barazkiek behar duten espazioa aurreztea dakar.
Zuk eta zure familiak kontsumituko dituzuen produktuen %100 ekologikoak izango dira; eta gainera, ekoizlea zu zeu izateak ematen duen poztasuna sentituko duzu.
Hau irakurtzerakoan, hiri-ortu bat izateko nahikoa espazio ez duzula pentsatuko duzu, baina harrituta geratuko zinateke 1,40 metro zabalerako laborantza mahai batek eman dezakeen uztarekin. Edo bertikalki antolatutako lorontziek eskaintzen duten erraztasunarekin espazio txiki batean.
Gainera, guztiz erlaxatzea lortuko duzu, lanegun gogor baten ostean, etxera itzuli eta zure ortuan tartetxo batez aritzean; ardurak guztiz ahaztu eta deskonektatuko duzu.