
Akabera, lorazaintza eta diseinua.
Diseinu lorazaintza enpresa gazte bat gara.
Bezeroarekin harremanetan diseinu aproposa landu eta proiektua amaierara arte gauzatzen dugu.
Horrez gain, arlo bereko enpresa ezberdinekin lankidetza proiektuak garatzen ditugu. Lantzen ditugun diseinuek egungo paisaia joerak jarraitu eta gure ezagutza eta esperientziak biltzen dituzte; betiere, erreminta informatiko berrienak erabiliz.
Erabilerarik ez duten espazio txikiak eraldatuz bizitasuna eman eta gozatzeko txokoak lortzen adituak gara.
Bereziki gustuko dugu ilun eta desitxuratuak dauden zonaldeak landareen bitartez apaindu eta espazio eta antolaketa arazoak konpontzea.
Gure azken proiektuen artean hiri-ortu ekologikoak daude; bezero eta lagun ezberdinek eskatuta landutako lan-arloa.